Gure Historia
Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioaren eboluzioa
  • Henry Dunant Geneva-n jaio zen maiatzaren 8an. Negozioak zituen, eta Argelian irin fabrikak sortzeko negozio batek, 1859ko ekainarek 24ean, Solferinotik hurbil, Italiako iparraldean, austriar armada frantses eta piemontestarrari aurka egin zion egun berean, hara eraman zuen.

     

     

    Gau berean, 40.000 hildako eta zauritu daude guda zelaiean. Bertan, zaurituak sorospen faltagatik nola hiltzen ziren ikusi zuen, osasun zerbitzu militarrak oso eskasak zirelako.

     

     

    Inguruko herrietako emakumeek lagunduta, zaurituak sorosten hasten da, zein  uniforme edo nazionalitate zuten kontuan hartu gabe.

     

     

    Ikusi zuenarengatik harrituta ¿Solferinoko oroitzapena¿ liburuan bake garaian sorospen elkarteak sortzearen ideia sortu zuen. Hitzez hitz, honako hau idatzi zuen: ¿...xedea izango duena gerra garaian zaurituak artatzea lanerako behar bezala trebatutako boluntario gogotsu eta saiatuen bidez...¿.

     

  • Ideia hau Genevako Herri Onurako Elkarteko kide ziren lau suitzarrek  jaso zuten, eta Dunantekin batera, arrerako ¿ Bost Kideko Komisioa¿ izango zena: Moynier, Dufour, Appia y Maunoir. Komite hau izan zen Dunanten ideiak aurrera eraman zituena, eta 1863an Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea sortu zuena.

     

     

    1864ko abuztuaren 8an Batzorde honek, suitzar Gobernuarekin batera, konferentzia bat antolatzea lortzen du Genevan, non, 16 europar herrialdetako 24 ordezkarik eta Estatu Batuetako begiraleek parte hartu zuten, honako emaitzak lortuz:

     

     

    Genevako Lehen Hitzarmena hamabi Estatuk sinatu zuten zera adostuz:

     

    Gudu-zelaian zauritutako militarrak babestea

    Neutraltasuna mantentzea eta erizainak zein ospitale militarrak babestea.

    Gurutze Gorriaren Iturra erabiltazea atzealde zuriaz, babes-sinbolo gisa.

    Batzorde iraunkor bat antolatzea, ¿Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea¿ deitu zena.

    Nazioarteko Sorospen Elkarteak bultzatzea.

     

  • Ordurarte, guda eta eskubideak guztiz aurkakoak zirela uste zen, baina hitzarmen honek, esubideek guda garaian ere boterea dutela erakutsi zuen, eta zenbaitetan, guduen izaera ere marka dezaketela.

     

     

    Nazioarteko Mugimendua guda-zelaietako sufrimendua arintzeko jaio zen, baina segituan zabaldu zen momentu eta leku guztietan sufrimendua arintzeko konpromezua.

     

  • Gerra gatazketako biktimenganako ekintza humanitarioa.

     

    - Nazioarteko zuzenbide humanitarioa

    - Bitartekotza.

    - Preso eta errefuxiatuen laguntza

  • Hondamendi natural eta beste era bateko biktimenganako ekintza humanitarioa bake denboran.

     

    - Naizoarteko Zuzenbide Humanitarioa

    - Prebentzioa eta arintzea

    - Osasuna

    - Hondamendietako ekintzak

    - Sorospena (errepideetako laguntza, etab.)

     

  • Prebentzio ekintzak, Ongizate Gizarte eta kalitatezko bizi baten alde.

     

    - Gizarte ekintza..

    - Garapenerako lankidetza

    - Bakearen aldeko ekintzak

    - Giza eskubideen aldeko defentsa

    - Ingurumena

     

    Etapa berri hau aurrekoari gehitu zitzaion, eta horregatik, gaur egunean, hiru akizo forma hauek mantentzen dira, eta etorkizunean beste batzuk gehituko dira seguruenik.

     

Espainiako Gurutze Gorriaren Historia
  • Espainia beti egon da arlo humanitarioan eta Gurutze Gorria sortzerakoan ez zuen inongo dudarik izan. 1863an espainiako ordezkariak izan ziren  Lehenengo Nazioarteko Hitzarmenean, eta 1864an Genebako Lehen Konbeniora atxiki zen zazpigarren nazioa izan zen.

     

     

    Espainiako Gurutze Gorria ¿Orden Hospitalaria de San Juan de Jeruslaen¿-en babosean antolatu zen 1864an, eta ¿Erabilera Publikoko Elkarte¿ izandatzen da. Handik aurrera, nazioko gobernu ezberdinek, Gurutze Gorriaren barnean era batera edo bestera  ordezkatuak izan dira, baina honek ez du eragin Insituzioak bere Printzipioen arabera ez jokatzera. Eboluzioa sortzen joan diren arazo ata eta gizarteko beharren araberakoa izan da. Era honetara azal daiteke soilik 149 urteko historia duen elkarte batek bizirik irautea.

     

     

  • Hasiera batean, gatazka armatuetan izaten ziren esku-hartze humanitarioak. Hala nola, 1870ean guda franko/prusiarrean eman zuen laguntza humanitarioa ¿ Espainiako Gurutze Gorriaren lehenengo laguntza humanitarioa izanik- eta 1872an lehenengo aldiz gerra karlistan esku-hartu zuen.

     

     

    1918an, afrikako gatazka armatuen ondorioz, osasun zentruen zabaltzea gertatzen da, 36 ospital izatera iritsiz. Egoera hartan, orokorrean, osasun arloan gabezia asko zeuden, eta Gurutze Gorriaren sareak garrantzi handia izan zuen.

     

     

    1936 eta 1939 arteko gerra zibilean ekintza garratzitsuak burutu zituen, eta hau bukatzean, SESB-en zeuden espainiarren aberriratzea egin zuen.

     

     

    Gerran lortu zen esperientzia lurralde nazional guztian gertaturiko hondamendi guztien esku-hartzean erabili zen. Sute, uholde, edonolako istripuetan, etab.-etako biktimak sorostu ziren.

     

  • 70. hamarkadan Instituzioak Lehen Sorospenen sarea osatu zuen espainiako errepideetan, jada errepublika garaian zabaltzen hasi zena. Errepideetako komunikazioaren aurrerapenaren aurrean erantzun bat izan zen, automobil-parkeen kopurua handituz, istripuetan berehalako erantzunaren kopurua igoz.

     

     

    Itsasoan ere sorospen lanak egiten hasi zen, eta era honetara, Itsasoko Gurutze Gorria zerbitzurik ezagunenetakoa eta baloratuenetakoa bihurtu zen.

     

     

  • 70 eta 80. hamarkadetan Espainiako Gurutze Gorriaren ekintzak ugaritzen asten dira, eta elkarte eta zerbitzu berriek beste zentzu bat ematen asten dira. 1985. urtean Instituzioaren demokratizazioarekin, boluntariotzaren parte hartzearekin, ekintzak zuzentzeko arlo berriekin, etab. berrantolaketa garrantzitsua gertatu zen.

     

     

    Baina instituzioaren modernizazio garrantzitsuena 90. hamarkadan eman zen, espainiar gizarteak planteatzen zituen erronka berriekin. Alde batetik, kolektibo kalteberenen gizarte esku-hartzearen indartzea (adineko pertsonak, errefuxiatu eta atzerritarrak, IHESA zuten pertsonak, droga-menpekotasuna, haurtasuna eta gazteria, presoak, ezgaitasuna duten pertsonak), eta bestalde, nazioarteko programen areagotzea (garapenerako lankidetaz, laguntza humanitarioa, lankidetza instituzionala), arlo honetara material eta giza baliabideen handitze garrantzitsua ekarrik duena. Honek guztiak estatutu berriak (1997ko ekaina) eta Araudi Orokor Organikoa (1988ko uztailak 29) onestea ekarri zuen.

     

Botón Clicable - Dónde Estamos


Botón Clicable - Nuestros Principios


Botón Clicable - Nuestra Historia


Botón Clicable - Movimiento Internacional


Botón Clicable - Estatutos - Reglamento


Botón Clicable - Misión y Plan de Acción


Botón Clicable - Nuestros Datos


Botón Clicable - Nuestras Cuentas


Botón Clicable - Calidad


Botón Clicable - Centro de Documentación


BC-RESPONSABILIDAD SOCIAL


Botón Clicable - Red