Gure Printzipioak
Oinarrizko Printzipioak
  •  1984ean Konferentzia Diplomatikoak Gurutze Gorriaren oinarrizko xedeak izarri zituen marko juridikoa onartu zuen: zaurituen sorospena, ibilgailuak eta osasun-langileak neutraltzat hartu eta errespetatu behar zirela, beraz, gerra gatazketan babestuak izan behar ziren.

     

     

    1921ean, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak lau printzipio hartu zituen: Karitatea, Unibertsaltasuna, Independentzia eta Inpartzialtasuna. 1964ean, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioak printzipio hauez gain, beste 3 hartu zituen. Baina gaur egunean indarrean dauden Oinarrizko Printzipioak ez ziren onartuak izan 65. urterarte, Vienan, Gurutze Gorriaren XX. Nazioarteko  Batzarrean: Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna.

     

     

    Gure ikuspena Gurutze Gorria, gizartean sustraitutako organizazio gizatiarra eta ekintza boluntarioa duen neurrian, hondamendi eta emergentzia egoeran dauden biktimei, arazo sozialei, osasunezkoei eta ingurugiro arazoei, erantzun integralak ematea da, garapenaren ikuspegitik.

     

    ¿Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna¿.

     

    Printzipioak Instituzio guztia behartzen dute eta Mugimenduaren oinarrizko kohesioaren elementuak dira. Hala ere, Instituzioaren kideak bi zentzutan daude behartuak:

     

     Momentu eta leku guztientan Printzipioen arabera jokatzea.

     Konpromezu ideologiko bat mantentzea

    Gurutze Gorriko boluntariotza ezagun egin eta aintzakotzat hartu behar da, burutzen dituen ekintzengatik (zenbait kolektibo eta egoeretara zehaztua) eta ekintzak egiteko eragatik, Oinarrizko Printzipioen onarpen pertsonala islatuko duena.

     

Gizatasuna
  • Guda-lekuetan zauritu guztiei, inor baztertu gabe, laguntza ematearen kezka sorrarazi duen Gurutze Gorri eta Illargierdi Gorriaren nazioarteko mugimenduak ahaleginak egiten ditu, bai nazioarteko bere alderdian eta bai nazio barrukoan, gizakien sufrimendua aurreikusten eta arintzen, edozein eratako delarik ere sufrimendu horren eragilea. Bizitza eta osasuna babestera jotzen du eta gizakia errespetatzera. Elkar ulertzea, laguntasuna, lankidetza eta herrien arteko bake iraunkorra bultzatuz.

     

     

    Gizatasunaren printzipioa Mugimenduan funtsezkoa da, Instituzioaren helburu garrantzitsuena ezartzen baitu: ¿Edozein egoeretan gizakien sufrimendua prebenitu eta arintzea¿. Helburu orokorrak:

     

     Bizia eta osasuna babestea

     Gizakia errespetaraztea

     

    Ekintza mota zehatz bat ere zehazten du helburu hauek lortu ahal izateko:

     Elkarren arteko ulermena eta laguntasuna.

     Lankidetza

     Herrien arateko betiereko bakea

  • Printzipio hau pertsonaren balioan oinarritzen da, duintasun eta bortxa ezinak diren eskubideak baiditu, eta sufritzen duten guztien elkartasunean. Giza Eskubideen defentsarako Mugimenduak duen konpromisoaren adierazpena da. Mugimendu beti egon da giza eskubideen defentsan, baina ez beti esplizituki. Ekintza hauek dira nabarmenenak: tortura, nahi gabeko edo behartuak diren desagerketak,  arrazakeria, haurren eskubideak, zeregin mobilizatzaileak egin daitezkeen arloak. Hau dena gizarte ekonomia eta kultura eskubide edukiak kontuan hartuta, eta  ¿hirugarren belaunaldiko¿ edo solidaritate eskubideak (bakea, garapena eta ingurmena) ere kontuan hartuta.

     

     

    Helburu hauen lorpenetan, boluntaritozak solidaritatea era honetara adierazten du:

     Ulermena, lankidetza, laguntasuna, interesik gabeko eta maitasunezko interesa

     Errespetua, bestearen indibidualtasunaren errekonozimendutik sortzen dena, bere gaitasun eta aukeretatik

     Erlazio irekiak, horizontalak, sare afektiboetan erori gabe, blokeatu gabe.

Inpartzialtasuna
  • Naziotasun, erraza, erlijio, egoera sozial edo iritzi politikoaren araberako bereizketarik ez du egiten. Personei, duten sufrimenduaren arabera, laguntza ematera dedikatzen da, premiak estaliz eta larrienei lehentasuna emanez.

     

     

    Mugimenduaren pentsamoldearen oinarria suposatzen du. Gizaki guztien errekonozimendutik sortzen da diskriminazio eza, bai arrazakeria, sexu, erlijio, gizarte baldintza, sinismen politiko edo ideologikoengati. Beste  kategoria batekoa izateagatik bereizketarik ez egitean datza. ¿Diskriminazio¿ bakarra beharren araberakoa izango da: laguntza sufrimenduaren intentsitatearen araberakoa izango da. Aurreiritzien kontra borroka egitea eskatzen du eta egiten diren ekintzak lehentasun pertsonal eta aurreritzitako ideiarik gabe burutzea.

     

     

     

    Printzipio hau ez da soilik gatazka armatu edo taldeen arteko borroketan erabiltzen, egunerokotasunean ere reagiten du, ¿ezberdinak¿ diren horiekin erlaziontzen garenean, edota, gu bezala pentsatzen ez dutenekin. Hortik dator tolerantzian sakontzearen beharra, gure ikuspuntua zabalduz eta bestea onartuz.

     

Neutraltasuna
  • Denen konfiantza izateko, Mugimenduak ez du gatazketan parte hartzen eta politika, arraza, erlijioa edo ideologia tarteko direla sortzen diren gorabeheretan ez da inola ere sartzen

     

     

    Mugimenduak pertsona guztien eskubide zibil, politiko eta sozialak errespetatzen ditu, baina, ez du eztabaida pilitiko, arraza, erlijio edo ideoligikoetan parte hartzen.

     

    Neutraltasunak denbora eta leku guztietan aritzeko eztabaidetan ez sartzea esan nahi du. Era honetara, neutraltasunak ekintzak bermatzen ditu. Baina ezin dugu nautraltasuna indiferentziarekin nahastu, neutraltasuna, kalteberenenen alde egitea baita.

     

     

    Baina Gurutze Gorriak ez dio boluntariotzari bere pentsamenduak alde batera uzteko eskatzen, mundu guztiak baiditu ideiak. Gurutze Gorriaren izenean ekintza burutzen ari direnean bere ideiak ez adieraztea eskatzen zaio.

     

     

    Ez dugu sekula neutraltasuna inpartzialtasunarekin nahastu behar:

     Neutralak ez du bere iritzia emanten.

     Inpartzialak ezarritako arau batzuen arabera jokatzen du

Independentzia
  • Mugimendu independentea da. Agintariei laguntza ematen die bere egiteko humanitarioetan, herrialde bakoitzeko legediari egokituta. Nazio Erakundeek, halere, beren autonomia izan behar dute, betiere Mugimenduaren printzipioetan oinarrituta, beren ekimena gauzatu ahal izateko

     

     

    Printzipio hau kontraesanean erortzen da: alde batetik, Mugimendua independetea da, baina bestalde, botere publikoen laguntzailea dela. Hala eta guztiz ere, kontraesana ez da existitzen. Independentziak zera suposatzen du:

     

     Arlo politiko, ideologiko eta ekonomikoen ijerentzien aurka egotea.

     Gobernu politikaren tresna ez izatea.

     Iritzi publikoarekiko independentzia izatea.

     Ekintzetarako askatasuna izatea.

     

    Baina aldi berean botere publikoaren laguntzarako Instituzio bat da:

     Elkarte Nazionalak Estatuarengatik onartuak baitira.

     Administrazioa ailegatzen ez den arlo horiek osatzen ditu, beti ere, Oinarrizko Printzipioak betez eta burutzen dituen ekintzak erabakitzeko autonomiarekin.

     

  • Printzipio hau egunerokotasunean errealitate bihurtzeko, Gurutzeko Gorriko boluntariotzak:

     

     Printzipio hauek beraien interes pertsonalen gainetik errespetatu behar dituzte.

     

     Boluntariotza Gurutze Gorriaren oinarria da eta beraiek dira gizarteren garapenera ekintzak egiten dituztena, beraz garrantzitsua boluntarioak hontan sakontzea eta animatzea.

     

     

    Instituzioaren Independentzia duen barne funtzionamendu demokratikoarekin bermatzen da, denentzako irekia egonaz, finantziazioa iturri desberdinekin eta ekintza ezberdinekin.

     

    Independetzia honek duintasuna, ongizatea eta gizarteko pertsona ahulenen defentsarako egiten ditugun ekintzetan askatasuna izaten laguntzen digu, baita  instituzioarekin dugun konpromezua  eta erantzukizunak ulertarazten. 

Boluntariotza
  • Boluntariotzak Oinarrizko Printzipioak betearazaten ditu bere ekintzen bidez.

     

    Boluntarioz osatutako sorospen-erakundea da, interes gabeko jardunekoa

     

    Gurutze Gorria boluntariotza elkarte bat da, beraz, boluntariotza da Instituzioaren oinarria.

     

     

    Boluntariotzak honako ezaugarriak ditu:

     

     Boluntariotzak Gurutze Gorrian egiten dituen ekintzekin duen erlazioak zera inplikatzen du:

    • Inplikazio pertsonala: laguntza erlazioa, komunikazioa, laguntasuna, bakea, etab.

    • Oinarrizko Printzipioen adierazpena.

     Interesik gabeko eta doako zerbitzua.

     Gurutze Gorriak esku-hartzen duen eremuan, ekintza batean, libreki ¿denbora bat¿ eskeintzeko konpromezua hartzen du.

     Berdinen bizi baldintzak hobetzeko komunitatean parte hartzea.

     Boluntariotza parte hartzea laguntzailea da, hau da, gizartea eta gizarte eragileen lankidetzaren bitartez humanizazio maila handiagoa lortu nahi du.

     

     

Batasuna
  • Herrialde bakoitzean Gurutze Gorriko edo Ilargierdi Gorriko Elkarte bakarra egon daiteke, bere jardun humanitarioa denentzat irekia eta lurralde osoan zabaldua izan behar dena.

     

     

    Printzipio honen arabera, herrialdeko Elkarte Nazional bat egon behar da, burutzen dituen ekintzak lurralde guztira zabalduz.

     

     

    Gurutze Gorria Batzar independeteetan banatu ez dadin eta koherentzia instituzioanala bermatu dadin.

     

     

    Mundu guztian eta lurralde nazional guztian zabalduta dagoen instituzio bakar eta handi batean egotea, eta era berean, bere identitatearen muina mantentzeak, Gurutze Gorriko kideak harro sentiarazten ditu. 

     

     

Unibertsaltasuna
  • Gurutze Gorria eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua unibertsala da eta bere baitako erakunde guztiek elkarri laguntzeko betebeharra dute.

     

     

    Mugimenduak unibertsal izaera du eta bere ekintzak mundu guztian zabaltzeko xedea du. Era berean, Elkarte Nazional guztiek, txikienetik hasi eta handienararte, eskubide berdinak dituzte Mugimenduaren barruan, eta elkarren artean laguntzeko betebeharra.

     

     


    Ekintza boluntarioak konkretuak dira, subjektu pertsonalizatuei zuzenduak, baina hala ere, antzeko egoeran aurkitzen diren pertsonengana zabaltzeko aukera dute, prozesuak diseinatu eta estrategia unibertsalak ezartzeko bidea emanez.

     

Botón Clicable - Dónde Estamos


Botón Clicable - Nuestros Principios


Botón Clicable - Nuestra Historia


Botón Clicable - Movimiento Internacional


Botón Clicable - Estatutos - Reglamento


Botón Clicable - Misión y Plan de Acción


Botón Clicable - Nuestros Datos


Botón Clicable - Nuestras Cuentas


Botón Clicable - Calidad


Botón Clicable - Centro de Documentación


BC-RESPONSABILIDAD SOCIAL


Botón Clicable - Red