Nazioarteko Federazioaren
Nazioarteko Federazioaren
  • Gaur egun, GURUTZE GORRIAREN ETA ILARGIERDI GORRIAREN NAZIOARTEKO MUGIMENDUA berezko nortasun juridikoa duten hiru antolakundek osatzen dute:
     

    • Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak.
    • Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioak.
    • Elkarte Nazionalek.

     

    Mugimenduaren 3 antolakundeak 3 organoen bidez koordinatzen dira:

     

    • Nazioarte Biltzarra, lau urtean behin biltzen dena, Gurutze Gorriaren erabakiak hartzeko agintaritza gorena da eta Genevako hitzarmenetan parte hartzen duten estatuak dira kide. Printzipioen alorrean, NZH-ren esparruan eta antolaketari zein jaduketei dagokionez oinarrizko politika ezartzen du.
    • Batzorde iraunkorra, nazioareteko Biltzarrak anotaltzen duen organoa da. Biltza batetik besterako denbora tartean GGNBren eta Federazioaren egitekoak koordinatzen ditu.
    • Ordezkarien kontseilua, Mugimenduko kide guztiak batzen dituen organoa da. 2 urtez behin elkartzen da eta Mugimendurako interes orokorra duten auziei buruz iritzia ematen du. Nazioarteko Biltzarreko edo Batzorde Iraukorreko presidentearen, presideteordearen eta idazkarien karguetako proposamenak aurkezten ditu.
Nazioarteko Batzordea
  • GGNB Gurutze Gorriaren organo fundatzailea da 1863an. Elkarte independete, pribatu eta neutrala da, eta Genevan du egoísta, suitzar herritarrez osatua. Mundu osoko gatazka armatuetako biktimak babesten eta sorosten lan egiten du.

     

    GGNBko buruak suitzarrak dira. Gehienez 25 kidek osatzen dute goi organoa, nazioarteko gaietan eta kausa humanitarioetan kompromisoa duten helvetiarrek aukeratuak. Biltzarra urtean 8 aldiz biltze da batzartzeko, eta bertan, insitiuzioaren politika orokorra eta akzio printzipioak determinatzen dira. Kontseilu exekutiboa Biltzarreko 7 kidek ostatzen dute eta operazio-gaietaz eta administrazioa zuzenean ikuskatzeaz ardurantzen direnak dira.

     

    GGNBa Genevako hitzarmenetan, honi gehitutako protokoloetan eta Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Mugimenduaren Estatutuetan oinarritzen da.

     

    Hauek dira oinarri juridikoak:

    • Nazioarteko gatazka armatuetan, nazioarteko komunitateak zera esleitzen du, Genevako 4 konbenioetan eta Gehitutako I Protokoloan, GGNBak gerra presoak barnetegi zibilak bisitatzeko eskubidea duela, eta hala nola, hainbat gauzetan iniziatiba hartzeko eskubidea.
    • Nazioartekoa ez diren gatazka armatuetan, Estatuen GGNBri iniziatiba eskubidea aitortzen dio, Genevako lau Konbenioetan aipatzen dena
    • Barne gatazketan Estatuari bere zerbitzuak eskeintzen dizkio.

     

  • GGNB helburu hauek ditu:

     

    Gerra garaian: gatazka armatuetako biktimei babesa eta sorospena.

    Honetarako ekintza hauek burutzen ditu:

    • Gerra presten babesa
    • Bilaketak.
    • Osasun soropena
    • Laguntza humanitarioa
    • Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren (NZH) betetzea behatzea.
    • Bitartekaritza neutrala
    • Denbora guztian: NZHaren garapena eta zabaltzea

     

    Gatazka garaian, helburua, babesa behar duten pertsonengana ailegatzea da. GGNBaren ordezkariek ospitaleak, kanpamenduak, lantokiak, presoak edota gatibuak dauden edozein leku bisitatzen dituzte. Bisita hauek irizpide batzuen araberakoak izaten dira:

    • Preso guztiak ikusi ahal izatea
    • Atxilotze leku guztiak ikusteko baimena izaten eta bisitak behin baino gehiagotan egin ahal izatea
    • Bisitatu behar dituzten pertsona guztien zerrenda izatea.

     

    GGNBren bisitak atxiloketen baldintza material eta psikologikoak egiaztatzeko dira. Beharra ikusiz gero, sorospena ematen da, eta aginteen aurrean esku-hartzen da preso eta atxilotuen tratua hobetzeko neurriak hobetzeko beharra ikusten bada. Bisita hauen inguruko txostenak isilpekoak dira.

     

    Diskrezio politika hau ez da beti iritzi publikoarengatik ongi onartua izaten, sarritan, GGNBk hainbat ekintza krudel egin dituzten gobernuak seinalatzea nahi baitu. Hala eta guztiz ere, GGNBk limurtasuna, publizitate eza dela uste du bere xedea betetzeko bidea.

     

  • Ordezkarien baieztapenak publiko egingo balitu, seguraski kartzela eta muga askoren ateak itxiko lirateke. Baina era honetara egiten dituen bisita jarraiei esker GGNBk babesa eman diezaieke pertsona hauei.

     

    GGNB presoez arduratzeaz gain, gatazkak eragindako kolektiboetaz ere arduratzen da. Honetarako laguntza materiala eta medikuntza laguntza programak garatzen ditu. Operazio hauek logistika handia erabiltzea dakarte, gerra gatazkak dauden herrialdeetan egin behar baitira. GGNBk beharrak zein diren erabakitzen du, eta gero, llaguntza programak antolatu, banatu eta kontrolatu egiten ditu: lekuan bertako ebaluazioak, bertako merkatuen azterketa, biltegiratze eta garraio aukerak, sorospena banatzeko sistemak, etab.

     

    Sendagai eta medikuntza materialaren oinarrizko beharrak era asebetetzen dira zaurituak sorostu ahal izateko, ososun ara orokorrez aparte, bai gatazkek eragindako biktimak, hala nola, epidemiak, garbitasun eta elikadura baldintza desegokiak. Medikuntza arloko oinarrizko lana hau da:

    • Oinarrizko osasun zerbitzua eta honen prestakuntza praktikoa.
    • Zauritu eta gaixoen ebakuazioa
    • Desnutrizio egoeraren azterketa
    • Saneamendu programen garapena.
    • Osasun publikoko programen sortzea
    • Gerra kirurgiaren praktika.
    • Anputazioak jasan dituzten pertsonen errehablilitazio programak.

     

    GGNBren oinarrizko lan bat NZIaren difusioan da, denek ezagutu beharreko zerbait dela uste baitu. Hainbat gauzen artean, armamentu edo borrokatzeko zenbait eraren debekatzeko kanpainak eta konferentziak garatzen ditu. Adibidez, pertsonen aurkako minak, laser armak, etab.

     

    GGNB ez du diru propiorik. Instituzioaren finatziaziorako lau iturri daude:

    • Genevako konbenian parte hartzen duten estatúen diru-laguntzak
    • Nazio Elkarteen diru-laguntzak
    • Diru-laguntza pribatuak
    • Hainbat opari eta ondare.
  • Tokia bertako ekintza konkretuak burutzeko Elkarte Nazionalei eta Gobernuei deialdia egiten zaie, beraien laguntza eman dezaten.

     

    GGNBk gatazkaren alderdi ezberdinei bere zerbitzuak eskeini diezaike Iniziatiba Eskubidea baitu.

     

    Gatazka armatuen ondorioz banatuta dauden familiak berriz ere kontaktuan jarri ahal izateko Bilaketarako Agentzia Zentrala (B.A.Z) du GGNBk. Hauek dira bere zereginak:

    • Hildako, zauritu eta desagertuen identitatea zein den jakiteko ahal den informazio gehien jasotzea eta informazio hori biktimen gertukoenei transmititzea.
    • Komunikazio bideak mozten direnean, bananduta gertatu diren familien arteko kideen korrespondentziaren trukatzea erraztea.
    • Desagerturiko edota familiek kontaktua galdu duten pertsonak bilatzea.
    • Gatibutasun edo heriotza ziurtagiriak eta bidaia dokumentuak zabaltzea.

     

    Lan guzti hauek Elkarte Nazionalen lankidetzan burutzen dira, eta hauetariko batzuk, beraien bilaketa zerbitzu propioa dute. Ekintza honen lana noraino ailegatzen den ikusteko B.A.Z.-en artxibategietara jotzea besterik ez dago, gaur egunean 60 milioi fitxa pertsonalekin, eta hauen artean, asko eta asko homonimoak dira..

     

Nazioarteko Federazioa
  • Lehenengo Gerrate Mundialaren ondoren, gizakiak honelako beste hondamendirik ezin izango zuela sortu pentsatzen zen, eta ez zirela gerra gehiago sortuko. Europa suntsituta zegoen, epidemiak zeuden, eta milaka errefuxiatu. Honen aurrean, bake garaian gizakiaren sufrimendua arintzeko elkarte bat sortzea pentsatzen da:

    • Ekonomia nazioanalka lur jota zeuden
    • Epidemiek sarraskia eragiten zuten biztanlerian
    • Errefuxiatu, gosearen biktima eta etxe gaberko pertsona asko zeuden.
    • Herrialde gutxik zuren osasun ministerioa.
    • Ez zegoen hain sorospen handia egiteko gaitasuna zuen beste instituziorik

    1919ko apirilean, Gurutze Gorri Amerikarreko agintarietako batek, Henry P. Davison, medikuntza konferentzia bat deitu zuen Cannes-en. Hemen, Elkarte Nazioanalak konfederatzea proposatu zen, osasunaren hobetzean eta gizakiaren sufrimendua arintzearen helburuarekin. Era honetara, Gurutze Gorriaren Elkarteen Liga sortu zen (gaur egunean, Gurutze Gorri eta Ilargierdi Gorriaren Elkarteen Nazioarteko Federazioa).

     

    Federazioa gobernuz kanpoko elkarte bat da, ez du izaera politikorik, arrazazkorik ez eta, konfesionalik, eta Gurutze Gorri eta Ilargierdi Gorriaren Elkarte Nazional guztiak errepresentatzen ditu.

     

    Federazioak honako funtzioak ditu:

    • Nazioarteko sorospen ekintzak antolatu, koordinatu eta zuzentzean, hondamendiak prebenitu eta osasunaren babesean.
    • Lotura, koordinazio eta Elkarte Nazionalen ezagutzarako organoa da.
    • Elkarte Nazionalen sorrera bultzatzen du.
    • Gapenerako lankidetzarako proiektuak garatzea.

    Federazioaren lan gehiena hondamendieko biktimen sorospenaren zerbitzu eta koordinazioari lotua dago. Hondamendi bat dagoenean, Federazioak nazioarte mailan lan egiten du, Elkarte Nazionalen tokian tokiko larrialdietako koordinatzaile bezala. Hondamendia gertatu den tokiko informazioan eta jasotako eskarietan oinarrituta, beste Elkate Nazionalei deialdia egiten die. Elkarte Nazionalen, gobernu eta emaileen laguntzak eramaten ditu, elikagaiak eta hondamendia jasandako lekuan ez dauden hornigaiak banatzen ditu, eta beharrezkoa bada, bertako Elkarte Nazionalari laguntzeko adituak bidaltzen ditu sorospen lanetara..

  •  

     

     

    Federazioaren beste eginkizun garratzitsuenetako Elkate Nazionalei laguntzea da, eta bereziki berriak direnei. Honetarako, aholkularitza, taldekako eta material formakuntza ematen zaie.

     

    Hau guztiari sorospenen prestaketa gehitzen zaio hondamendiren baten aurreikuspenean. Honek guztiak arrisku larria duten herrialdeetan neurri prebentiboak biltzen ditu, eta baita nazioarteko biltegi sare baten mantenua.

     

    Ordezkaritzarekin lan egiten da. Hain handia da azken urteetan arlo honek artu duen garrantzia, Mugimenduaren baliabide guztiak mugitu egin direla.

     

    Federazioak Batzar Orokor bat du eta elkarte bakoitzak boto bat. Organo hau 2 urtez behin biltzen da ¿parlamentuak¿ Elkarte Nazionalen ekintza orokorren politika ezartzeko eta órgano estatutarioen ordezkariak hautatzeko (Lehendakaria, lehendakariordea, baita Batzorde Exekutiboaren kide izango diren Elkarte Nazionalak).

     

    Federazioaren finantzaketa kide diren Elkarte Nazioanlen laguntzen bidez, sorospen eta garapen programetara zuzenduriko laguntza boluntarioek, diru-laguntzek eta beste iturri batzuk ematen dute.

     

Elkarte Nazionalak
  • La herrialde guztietan dago Gurutze Gorri edo Ilargierdi Gorriaren Elkate Nazional bat.

     

    Zauritutako edo gaixoturiko soldaduak sorosteko sortuak, Elkarte Nzaionalek, bake garaian nahiz gerra garaian hainbat ekintza burutzen dituzte, herrialde bakoitzaren beharren araberkoak.
     

    • Osasunaren babesa
    • Gizarteko talde kalteberenen ongizaterako ekintzak.
    • Larrialdietan esku-hartzea
    • Ingurumena
    • Giza eskubideen defentsa
    • Hondamendietan laguntza.
    • Beste Elkarte Nazionalen laguntza
    • NZHaren difusioa
    • Gatazketako biktimei laguntza
    • Adol eta organoen dohaintzarako sustapena

    Proyectos a favor de colectivos más vulnerables 

  • Gurutze Gorri eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren kide izateko 10 baldintza bete behar dira, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeari eskaera bat egin eta beharrezkoa diren dokumentuak aurkezteaz gain. Hauek dira:

    • Elkartea sortu nahi den Estatuak Genevako Konbenioa izan behar du.
    • Estatuko Gurutze Gorriaren edo Ilargierdi Gorriaren Elkarte Nazional bakarra izatea
    • Sorospen gizarte bezala, bere herrialdeko gobernuagatik errekonozitua izatea, Genevako konbenioetan oinarritua eta nazio araudian.
    • Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioen araberako ekintzak burutzea uzten duen autonomia estatutua izatea.
    • Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Erdiaren ikurrak Genevako konbenioen arabera erabiltzea.
    • Estatutuetan zehaztutako eginbeharrak burutzeko antolaketa bat izatea, bake garaian edo gatazka egoeretan izan behar den prestaketa barne.
    • Estatuko lurralde guztian bere ekintzak zabaltzea
    • Arraza, sexua, gizarte egoera, erlijioa edo iritzi politikoa kontuan izan gabe voluntario eta laguntzaileak biltzea.
    • Estatutuak onestea, Mugimenduaren kideak batzen dituen elkartasunean eta beraiekin elkarlanean.
    • Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioak errespetatu eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arabera aritzea.

    Federazioa onartua izan aurretik, Elkate guztiek GGNBaren onespena izan behar dute

     

Ikurra


  • Nuevo Emblema de la Cruz RojaIkur berria
    InternazionalakKonferentzia Diplomatikoak 3. ikur bat izatea erabakitzen du, zeuden biez aparte

     

    Ir al Enlace Sartu federazioaren orrian

     

    Gurutze Gorriaren ikurra, zaurituak era neutral batean babesten ari direnak identifikatzeko balio du. Suitzari egindako homenaldi bat da, Konferentzia Diplomatikoa egiteko iniziatiba izan zuen herrialdea izateagatik ¿ bandera suitzarra da kolorean kontrako eran jarrita-. Ikur honek mugimendu guztiari ematen dio izena.


    Ikurra
     

    1876an, Errusiarekin gerran ari ziren turkiar soldaduek kristautasunaren sinbolo gisa ikusten zuten Gurutze Gorria. Horregatik, turkiar gobernuak Ilargierdi Gorria erabilia ahal izatea eskatu zuen. Sinbolo berria aintzatetsia izan zen, eta orduz geroztik herrialde islamiarretan erbiltzen dute.

     

    Ikurren egiunkizuna bikoitza da:

    • Babestekoa: gerra garaian, ikurra daramaten pertsonak eta materiala neutralak direla eta Genevako hitzarmenek babesturik daudela adierazten du.
    • Adieraztekoa: bake garain, eta dogokion Elkarte Nazionalaren izenarekin batera, ikurra daramaten pertsonak eta materiala zein erakundekoak diren adierazten du.

Botón Clicable - Dónde Estamos


Botón Clicable - Nuestros Principios


Botón Clicable - Nuestra Historia


Botón Clicable - Movimiento Internacional


Botón Clicable - Estatutos - Reglamento


Botón Clicable - Misión y Plan de Acción


Botón Clicable - Nuestros Datos


Botón Clicable - Nuestras Cuentas


Botón Clicable - Calidad


Botón Clicable - Centro de Documentación


BC-RESPONSABILIDAD SOCIAL


Botón Clicable - Red