Gure printzipioak
Oinarrizko printzipioak
  • 1864ko Konferentzia Diplomatikoan Gurutze Gorriaren oinarrizko helburuak zehaztu zituen esparru juridikoa onartu zen: zaurituei, ibilgailuei eta osasun-langileei eman beharreko laguntza-ekintza eraginkorra, neutraltzat hartu eta errespetatu beharko liratekeelarik eta, hortaz, gerra-gatazketan babestu beharko liratekeenak izanik.

     

    1921. urtean Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak lau printzipio onartu zituen: Karitatea, Unibertsaltasuna, Independentzia eta Inpartzialtasuna. 1964an, Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Federazioak printzipio horiek bere egin zituen eta hiru gehitu zizkien. Baina 1965. urtean Vienan izandako Gurutze Gorriaren Nazioarteko XX. Konferentzian zehaztu eta onartu ziren egun indarrean dauden Oinarrizko Printzipioak: Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna.

     

    Oinarrizko Printzipioak Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren Jokabide Kodea eta Idearioa dira; Erakundearen bereizgarri dira, jarduketaren eremu eta maila guztietan.

     

    ¿Gizatasuna, Inpartzialtasuna, Neutraltasuna, Independentzia, Boluntariotza, Batasuna eta Unibertsaltasuna¿

     

    Printzipio horiek Erakunde osoa hartzen dute eraginpean, eta Mugimenduaren kohesiorako funtsezko elementuetako bat dira. Baina ezin dugu ahantzi Erakundeko kideak ¿erakundearen zati ikusgarria izaki¿ Printzipioen eraginpean daudela, bi zentzutan:

     

    Noiznahi eta nonahi Printzipio horien arabera jokatu behar dute.

    Konpromiso ideologikoari eutsi behar diote.

     

    Gurutze Gorriaren boluntarioak egiten duen lanarengatik (kolektibo eta/edo egoera jakin batzuetara bideratua) izan behar du ezaguna eta aintzat hartua, baita jokatzeko moduarengatik ere, eta Oinarrizko Printzipioak bere egin dituela islatu behar du.

Gizatasuna
  • Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua guda-lekuetan zauritu guztiei, inor baztertu gabe, laguntza emateko kezkak sorrarazi zuen, eta ahaleginak egiten ditu, nazioartean zein Estatuan, gizakien sufrimendua aurreikusi eta arintzeko, zirkunstantzia guztietan. Bizitza eta osasuna babesten ditu, eta gizakiak errespetarazten ditu. Elkar-ulertzea eta adiskidetasuna bultzatzen ditu. Lankidetza eta herri guztien arteko bake iraunkorra.

     

    Gizatasunaren Printzipioa funtsezkoa da Mugimenduan, erakundearen lehentasunezko xedea zein den ezartzen baitu: "Gizakien sufrimendua aurreikusi eta arintzea, zirkunstantzia guztietan", helburu orokorrak:

     

    Bizitza eta osasuna babestea.

    Gizakiak errespetaraztea.

    Helburuak betetzea ahalbidetuko digun ekiteko modu jakin bat ere zehazten da; honako hauek bultzatzea:

    Elkar-ulertzea eta adiskidetasuna.

    Lankidetza.

    Herrien arteko bake iraunkorra.

     

     

  • Printzipio hori pertsonaren balioan oinarritzen da, pertsonak duintasuna eta eskubide urraezinak dituen aldetik, baita sufritzen ari diren guztiekiko elkartasunean ere. Mugimenduak giza eskubideen defentsarekin hartutako konpromisoaren adierazpena da. Mugimendua hasiera-hasieratik egon da giza eskubideak defendatzen, baina ez bati esanbidez. Bereziki honako gai hauetan egindako ekintzak nabarmenduko ditugu: tortura, behartutako edo nahi gabeko desagertzeak, arraza-diskriminazioa, haurren eskubideak, lan mobilizatzailea egin daitezkeen esparruak. Hori guztia ekonomiarekin, gizartearekin eta kulturarekin lotutako edukia duten beste eskubide asko ere aintzat hartuta, eta "hirugarren belaunaldiko" eskubideei dagokienez ekarpen ugari eginez; hau da, elkartasun-eskubideak babestuz (bakea, garapena eta ingurumena).

     

    Helburu horiek betetzeko prozesuan, boluntarioek beren elkartasuna adierazten dute honelako jarreren bitartez:

     

    Ulertzea, lankidetza, adiskidetasuna, interes maitakor eta desinteresatua. 

     

    Errespetua, betiere bestearen banakotasuna, gaitasunak eta aukerak aintzatestearen ondorioz sortzen delarik. 

     

    Harreman irekiak, horizontalak, afektu-sareetan erori gabe, blokeatu egiten baitute.

Inpartzialtasuna
  • Ez du nazionalitate, arraza, erlijio, izaera sozial edo ideia politikoen araberako bereizketarik egiten. Pertsonei sufrimenduen araberako laguntza ematen die, besterik gabe. Ildo horretan, haien premiei erantzuten die, eta premiarik larrienei ematen die lehentasuna.

     

    Mugimenduaren pentsamenduaren muina da. Gizaki guztiak aintzatestearen ondorioz sortzen da arraza, sexu, erlijio, izaera sozial, ideia politiko edo ideologiaren araberako diskriminaziorik eza. Bereizketa kaltegarririk ez aplikatzea esan nahi du, pertsona bat kategoria jakin batekoa izate hutsagatik. "Diskriminazio" bakarra premien araberakoa izango da: laguntza sufrimenduaren intentsitatearen heinekoa izango da. Aurreiritzi guztien aurka borroka egitea eta soilik gertakarietan oinarrituta jardutea eskatzen du, lehentasun pertsonalik edo aurrez pentsatutako ideiarik gabe.

     

    Printzipio honen bizipena gerra-gatazketako edo taldeen arteko istiluen muturreko egoeretan gauzatzeaz gain, bizipen horrek eguneroko bizitzan ere eragina duten adarrak ditu, "desberdinak" direnekin edo guk bezala pentsatzen ez dutenekin harremanak izateko dugun moduan ere eragiten dutenak. Horregatik sakondu behar da tolerantzian, adimena zabaltzeko eta bestea den bezala onartzeko ariketa pertsonala egitea eskatzen duen jarreratzat hartuta, betiere norberaren sinesmenak alde batera utzi gabe.

Neutraltasuna
  • Denen konfiantza izateko, Mugimenduak ez du gatazketan parte hartzen, ezta politika, arraza, erlijioa edo ideologia tarteko direla sortzen diren eztabaidetan ere.

    Aldi berean, pertsona guztien eskubide zibil, politiko eta sozialak errespetatzearekin batera, Mugimenduak ez du politika, arraza, erlijioa edo ideologia tarteko direla sortzen diren eztabaidetan parte hartzen inoiz ere.

     

    Neutraltasunak eztabaidetan ez sartzea esan nahi du, noiznahi eta nonahi jardun ahal izateko. Zentzu berean, neutraltasuna ekintzarako bermea da. Neutral izateak ez du esan nahi axola ez zaigunik; neutraltasunak ahulenen aldeko hautua egitea esan nahi du.

     

    Logikari jarraikiz, Gurutze Gorriaren boluntarioari ez zaio eskatzen bere ideologiari uko egitea, mundu guztiak baititu ideia jakin batzuk; aitzitik, Gurutze Gorriaren izenean egiten duen ekintzan bere ideologia zein den ez islatzea eskatzen diogu.

     Ez ditugu neutraltasuna eta inpartzialtasuna nahasi behar:

     

    Neutralak uko egiten dio iritzia emateari, ez du ez baten ez bestearen alde egiten.

     Inpartzialak ezarritako arauen arabera jarduten du.

Independentzia
  • Mugimendua independentea da. Elkarte nazionalek, jarduera humanitarioetan botere publikoen laguntzaileak izanik eta herrialde bakoitzeko legeetara egokituta egonik ere, Mugimenduaren printzipioei jarraikiz jardutea ahalbidetuko dien autonomia bat gorde behar dute.

     

    Printzipio honek, itxuraz, behintzat, kontraesan bat du: alde batetik, Mugimendua independentea dela dio eta, bestetik, botere publikoen laguntzailea dela. Alabaina, ez dago kontraesanik. Independentziak zera esan nahi du:

     

    Injerentzia politiko, ideologiko edo ekonomiko ororen aurka egotea.

    Gobernu-politikaren tresna ez izatea.

    Iritzi publikoaren aurrean independente izatea.

    Ekintzak egiteko askatasuna izatea.

     

    Baina aldi berean, botere publikoen erakunde laguntzailea da; izan ere:

    Sozietate Nazionalak Estatuek onartzen dituzte.

    Bere ekintza botere publikoen ekintzaren osagarri da, eta Administrazioak iristen ez diren arloak estaltzen ditu, betiere Oinarrizko Printzipioak betetzeko beharrezkoa den autonomia izanik eta zer ekintza egin eta zer ekintza ez egin erabakitzeko ahalmenari eutsita.

  • Printzipio hau egunerokotasunean gauzatzeko, Gurutze Gorriaren boluntarioek:

     

    Printzipio hauek errespetatu beharko dituzte, beren interes partikularren gainetik.

     

    Gurutze Gorriaren boluntario diren aldetik, gizartearen garapenean bete behar duten eginkizunean sakondu behar dute eta eginkizun hori biziki gustatu behar zaie, gizarte horrek gaur egungo munduan beharrezkoa den egituraketa-elementu bat falta izango bailuke haiek gabe, Gurutze Gorriaren ekintza solidario eta independenterik gabe.

     

    Erakundearen Independentzia barne-funtzionamendu demokratikoaren bitartez bermatzen da, askotariko finantzabideekin eta askotariko ekintzak eginez.

     

    Independentzia horrek libreago izaten laguntzen digu, gizarteko subjektu ahulenen duintasunaren, ongizatearen eta defentsaren alde jarduteko libreago; halaber, Erakundearekin dugun konpromisoa eta erantzukizuna ulertzen ere laguntzen digu.

Izaera boluntarioa
  • Boluntarioek Oinarrizko Printzipioak betetzen dituzte beren ekintzarekin.

     

    Sorospena edo laguntza emateko mugimendu boluntario eta desinteresatua da.

     

    Gurutze Gorria boluntarioen elkarte bat da eta beraz, boluntarioak erakundearen muina bera dira.

     

    Boluntarioek honako ezaugarri hauek dituzte:

     

    Boluntarioek Gurutze Gorrian egiten duten jarduerarekin duten loturak zera eskatzen du:

     

    Inplikazio pertsonala: laguntza-harremana, komunikazioa, konpainia, bakea eta abar.

    Oinarrizko printzipioen adierazpena.

    Doako zerbitzu desinteresatua.

     Gurutze Gorriaren jarduteko esparruaren barruan borondatezko jarduera bati "tarte bat" eskaintzeko konpromisoa hartzen du libreki.

    Komunitatean parte hartzea, lagun hurkoaren bizi-baldintzak hobetzeko.

    Parte-hartze boluntarioa lankidetzan oinarritzen da, hau da, humanizazio-maila handiagoa lortzea du xede, gizarteko hainbat eragile eta faktoreren arteko lankidetzaren bitartez.

Batasuna
  • Herrialde bakoitzean, Gurutze Gorriaren edo Ilargi Gorriaren elkarte bakarra egon daiteke, guztientzat eskuragarria izan behar du, eta bere ekintza humanitarioa lurralde osora zabaldu behar du.

     

    Printzipio horren arabera, herrialde bakoitzean Sozietate Nazional bakarra egongo da eta, beraz, bere ekintza lurralde osora zabaldu behar du eta guztiontzako zabalik egon behar du.

     

    Gurutze Gorriaren indarra Batzar independenteetan ez galtzea bermatzen du, eta erakunde-koherentzia bermatzen du.

     

    Mundu osoan eta lurralde nazional osoan zabalduta dagoen erakunde handi eta bakar bateko kide garen kontzientzia eguneratzea, eta erakunde horren nortasunaren muinari eusteak harro egoteko modukoa izan beharko luke Gurutze Gorriaren kide guztientzat, baita estimulu bat ere, erakundearen dokumentu eta organoetatik etorritako arau eta orientabideak betetzeko.

Unibertsaltasuna
  • Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimendua unibertsala da: mugimenduaren barruan, sozietate guztiek eskubide berdinak dituzte eta elkarri laguntzeko betebeharra dute.

     

    Mugimenduak bokazio unibertsala du, eta bere ekintza mundu osora zabaltzea lortu nahi du. Baina aldi berean, unibertsaltasun hori dela-eta, Sozietate Nazional guztiek ¿bai handien eta garatuenak, bai txikienak¿ eskubide eta betebehar berdinak dituzte Mugimenduaren barruan, baita elkarri laguntzeko betebeharra ere.

     

    Aldi berean, jarduera boluntarioak zehatzak dira, subjektu pertsonalizatuei dagozkie; beraz, antzeko egoeran dagoen edonorengana zabaltzeko aukera dute eta, horri esker, prozesu unibertsalizagarriak diseinatu eta estrategia unibertsalizagarriak ezar daitezke

Cruz Roja Gipuzkoa

943 22 22 22