Gurutze Gorrian, kalitatearen kudeaketak oinarri duen kalitate politika erakundearen helburu eta ikuspegirantz zuzenduta dago.
Plan, programa eta proiektuetan kalitatea ezartzeko, kalitate-arau eta -sistemak hartzen ditugu babestzat, hala nola, ISO 9001 eta EFQM.
2016an, erakundean ezarritako kalitate-sistema guztiak mantendu dira estatu-mailan eta probintzia- eta herri-mailan Gipuzkoan. Horiek erakundean bertan ikuskatu dira, eta egiaztatu direnak erakunde independente batek ikuskatu zituen, Espainiako Normalizazio Erakundeak (AENOR), eta aldeko emaitza eman zuen.