Imagen Juventud
PREBENTZIO HELBURUA Zure ikuspegia zabal ezazu!
ABENDUAK 1 - GIB eta hieseko erantzunaren aurreko Nazioarteko eguna
A PREBENTZIO HELBURUA Zure ikuspegia zabal ezazu!
GIB birusagatik hartutako infekzioak eragin dezakeen edozein egoeraren aurrean, prebentzioan arreta ipini.
GIBa? HIESa? Baina... zertaz ari gara?
  • GIB edo Giza Immunoeskasiaren Birusa infekzio eta gaixotasunetatik babesten gaituen immunitate-sistemako zenbait zelula suntsitzen dituen birusa da.
  • Hiesa edo Hartutako Immunoeskasiaren Sindromea, GIBaren infekzioaren eraginez gure immunitate-sistemak pixkanaka okerrera egitearekin bat gure gorputzak pairatzen dituen infekzio eta gaixotasunek eragindako sintomen multzoa da.
     
    Pertsona batetik bestera alde handia dago GIBaz kutsatzen denetik hiesa garatzen duen arte. Horregatik esaten da hiesarekin bizi diren pertsona guztiek GIBa dutela, baina GIBa duten pertsonak guztiak ez direla bizi hiesarekin.
  • Honako hauek kontaktu zuzena izatean kutsatzen da GIBa: GIBaz infektatuta dagoen eta birusa kutsatzeko ahalmena duen fluido bat eta odol-fluxurako sarbide bat.

     

    Hauek dira kutsatzeko ahalmena duten fluidoak: odola, semena, baginako jariakinak eta amaren esnea.

     

    Birusaren sarbideak hauek dira: mukosak (ahoaren barne estaldura, bagina, zakila eta uzkia) eta azaleko hausturak (zauri ireki eta sakonak).

     

    GIBa kutsatzeko ahalmena duen fluido bat birusaren sarbide batekin kontaktuan sartzen den guztietan arriskuegoera edo -jarduna dagoela esaten da.

     

    GIBAZ KUTSATZEKO BIDEAK HAUEK DIRA:

     

    • Sexuaren bidez: sexu-harremana uzkiko, baginako nahiz ahoko sarketa aktiboarekin (fluidoak ahoan jasotzen dituenarentzat), preserbatiborik gabe edo hura hautsiz gero. Pertsona batek Sexu-organo Transmisiozko Infekzioak (STI) batzuk dituenean kutsatzeko arriskua areagotu egiten da.
    • Odolaren bidez: odol infektatua odol-fluxuan sartzean objektu ebakitzaile edo puntazorrotzak trukatuta.
    • Ama-umearen bidez (kutsatze bertikala): haurdunaldian, erditzean edo edoskitzean.

     

    Hiru horiek dira birusa kutsatzeko bide bakarrak. GIBa ez da eguneroko jarduera hauen bidez kutsatzen: musu ematean, besarkatzean, eskua ematean; jatekoa, komuna, dutxa, igerilekua edo arropa partekatzean...; ez eta intsektuen ziztaden bidez. 

  • Ustekabean GIBaren birusaren eraginpean egonez gero sexu-bidez nahiz bide parenteraletik, osasun-esparrutik kanpo, zoaz gertuen duzun ospitale publikoko larrialdi-zerbitzura. 

     

    Bertan erabakiko dute lanaz kanpoko eragin baten ondorengo profilaxia (PPENO) aplikatzea komeni ote den. Hauek dira profilaxi horren ezaugarriak:

     

    • Erretrobirusen aurkako botika batzuk hartu behar dira, 28 egunez.
    • Birusaren eraginpean egon eta 72 orduko epean hartu behar da, ahal dela aurreneko 6 orduetan, zenbat eta lehenago hartu orduan eta eraginkorragoa baita.
    • Arriskuak eta zeharkako efektuak eragiten ditu.

     

GIB-aren proba
Pertsona bat GIBaz infektatuta dagoen jakiteko bide bakarra GIBaren proba egitea da.
  • GIBari aurre egiteko gure gorputzak dituen antigorputzak hauteman eta neurtzeko egiten diren odol-analisi bereziak erabili ohi dira GIBaren diagnostikoa egiteko.
  • Arrisku-jardunik izan baduzu, jarduna izan eta 4 asteko epean egitea komeni da, eta 3 hilabete geroago errepikatzea, emaitza negatiboa guztiz fidagarria izan dadin.

     

    Gure immunitate-sistemak transmisioa gertatzen denetik 2-8 aste behar ditu GIBaren aurkako antigorputzak sortzeko. Denbora-tarte horretan beste pertsona batzuk GIBaz kutsatzeko aukera dago, aipatutako 3 bideetatik.

     

    Egizu proba baldin eta...

     

    • Haurdun bazaude edo bazaudela uste baduzu.
    • Sexu-harreman arriskutsuak izan badituzu.
    • Injektatzeko materiala partekatu baduzu drogak hartzeko.
    • Sexu-organo Transmisiozko Infekzioa (STI), tuberkulosirik edo hepatitisik izan baduzu.
    • Ohiko bikotekidearekin preserbatiboa erabiltzeari utzi nahi badiozu, GIBaz kutsatuta ez dagoela jakinik.

     

  • Infekzioa garaiz hautemanez gero:

     

    • Birusaren transmisioa edo berrinfekzioa saihestu ahal izango dugu.
    • Segimendu/tratamendu medikua eskuratu ahal izango dugu, gure bizi-kalitatea hobetu eta birusa hies bihurtzeko arriskua gutxitzeko.
  • Bi multzo handitan banatzen dira erabilitako teknikak:

     

    • Teknika immunoenzematikoak edo serologia tradizionalekoak (Elisa testa, adibidez), odol-lagin batetik antigorputzak hautematera zuzenduak. Emaitza positiboa bada, odol hori bera erabiltzen da beste proba bat egiteko, Western Blot normalean, emaitza berresteko.
    • Birusa edo haren egiturazko osagaiak identifikatzen dituzten teknikak: birus-hazkuntza, p24 antigenoa plasman edo serumean determinatzea, birusaren genoma frogatzea biologia molekularreko tekniken bidez (PCR), etab.
    • Lehen mailako arretako zentroetan: familia-medikuarenean.
    • STIetan espezializatutako zentroetan.
    • Ospitale publikoetako kanpo-kontsultetan.
    • Analisi klinikoen laborategietan.

     

    GIBAREN PROBA DOHAINIK EGITEN DA ETA BORONDATEZKOA, KONFIDENTZIALA ETA, NAHI IZANEZ GERO, ANONIMOA DA.

     

    Proba dohainik eta modu anonimoan egiteari buruzko informazio gehiagorako: www.cruzroja.es/vih/ 

     

     

  • Gaur egun, Espainian GIBa duen pertsona orok eskubidea du tratamendu publikoa jasotzeko bere bizi-kalitatea bermatzearren eta, nahi izanez gero, infekzioaren konfidentzialtasuna babestuz.


    Gainera, zure inguruko pertsonaren bat GIBaz infektatuz gero, saiatu zaitez zure gaitasun guztiak sendotzen eta zure babesa eta errespetua areagotzen, pertsona horrekin duzun harremanean ezer aldatzen ez dela erakutsiz, bereziki. Bazterketa da GIBarekin bizi direnei minik handiena ematen diena.

     

    Gogoan izan...

     

    • GIBak ez du sexu, adina, etnia edo gizarte-egoerarik bereizten.
    • Arrisku-jardunik izanez gero, edozein kutsatu daiteke GIBaz.
    • Neure burua maite dudalako, maite zaitudalako... arriskurik gabe beti.
    • Ikertu, gauzak probatu, gozatu, arriskatu... baina ez zure osasunarekin.
    • Proba egin eta GIBa garaiz hautemanda, birusa gorputzean hedatzea saihestu daiteke, eta infekzioa (GIB) gaixotasun (hiesa) bihurtzea.
    • Oraingoz ez dago GIB birusa kutsatzea galarazteko edo gorputzetik ezabatzeko gai den txerto edo tratamendurik.
    • Erretrobirusen aurkako tratamenduak birusaren erreplikazioa galarazi eta GIBdunaren immunitatesistema lehenerazi dezake. Horrela, GIBa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu eta haien biziraupena areagotzen da.
    • GIB-seropositiboek bizi-ohitura osasungarriak eta medikuaren segimendua izanez gero, bizimodu normala izan dezakete beren familia, gizarte nahiz laneko harremanei dagokienez.
    • GIBaz kutsatzea saihesteko bizi-ohitura osasungarriak badituzte, GIB/hiesarekin bizi diren pertsonekin bizitzeak ez du arriskurik.
    • Prebentzioa da GIBaz ez kutsatzeko erremedio bakarra.

     

Recursos
A
Materiales de la Campaña

Cartelería:

Cartel VIH 2017_español_logo.pdf

Cartel VIH 2017_español_sin logo.pdf

Cartel VIH 2017_catalán.pdf

Cartel VIH 2017_gallego.pdf
Cartel VIH 2017_euskera.pdf

 

Folletos:

 Díptico VIH Castellón Logo 2017.pdf
Díptico VIH Castellano sin logo 2017.pdf
Díptico VIH Catalán 2017.pdf
Díptico VIH Gallego 2017.pdf
Díptico VIH Euskera 2017.pdf

 

Servicio Multicanal de Información y Prevención del VIH

 

Portal de Prevención sobre ITS (PRE20) Cruz Roja Juventud

¿Qué hacemos?
Cruz Roja realiza una intervención constante para sensibilizar y prevenir nuevas infecciones de VIH, atender y dar tratamiento y apoyo a personas ya infectadas y para reducir el estigma y la discriminación.